2017/02/27

INAUTERIAK HELDU DIRA!!!

Aurten Zabala eskola erdi aroaz mozorratuko ginela erabaki dugu. Esan eta egin. Atea apaindu eta andereñoak ekarritako kartoiekin gaztelu bat egin dugu. Klikatu argazki nagusien gainean eta agertuko zaizue gure lana.


Hitzekin jolasten!!!! 
Gaztelu hitza  osatzen ere saiatu gara  klasean. Hasieran kostatu zaigu eta konturatu gara hizkiek lekuz aldatzen beste soinu eta esanahia dauzkatela. Agertu den hitz arraro bakoitzarekin farre  egin dugu;  azkenean denon artean lortu dugu GAZTELU hitza eratzen.                  
                                                                    




Pasabideko orma ere gazteiluz apaindu dugu.


Egun horretarako gurasoek ekarri dituzte torradak eta bizkotxoak.
Umm!!! Zein gozoak egon dira!!!
Eskerrik asko guraso guztiei!!!












2017/02/16

MUSIKA ARI DU

Gaur Pirritx, Porrotx,  Marimotots eta Euskadi orkesta ikustera joan gara.
                  Zoragarria izan da ekitaldia. Hemen uzten dizuegu ateratako argazki batzuk.            



ZORIONAK AINHOA !!!








2017/01/30

JOSTAILUAK


Oporretatik bueltan,  opariei buruz  hitz egiten geundela, jostailuak eraikitzea erabaki genuen. Horretarako, materialak berrerabili  aurkitu behar izan genuen!
Ados jarri bezain laister, lanean hasi ginen!!!
Jogurt poteekin pilota jokoak, zein zapata kutxak erabiliz kotxe- parking-ak, antzerkiak, futbolinak... eraiki ditugu.
Hori ez da dena izan, matematika txokoan jolasteko "huevo kinder" ontziaz baliatuz jolas berri bat sortu dugu: zenbaki-bikoteak bilatzea helburu duena.


                                         t

2016/12/20

IZENADUBA 2016

Eta... Olentzeroren etxea ezagutzera joan ginen.
Sarrera hurbildu zitzaigun sorgin bat. Ai ene!!! Baina sorgin hori ona zen, ez ipuinetan agertzen den modukoa.
Honek belarra mina sendatzeko erabiltzen zuela  azaldu zitzaigun eta baita ere zer egiten zuen Maritxu teilatua gure hortzekin .
                                                                                    

Lamiarekin egon ginen apurtxu bat hitz egiten eta  Napo eta Mari Domingirengana eraman gintuen.
 


Bidetik topo egin genuen akerbeltzekin. Eta badakizue? muxu bat eman genion, baina ezetz  asmatu non?  😜.  Begira !! Begira!!!
                                      


 Mari Domingik erakutsi zigun Olentzeroren etxea eta barrura eraman gintuen. Ze jatorra den Mari Domingi !!!


Hona hemen Galtzagorri bat!! Oso bihurriak dira eta, jokoen bidez, berak  nola bilatu beste galtzagorriak erakutsi zigun .



Eta hemen daukagu gure Olentzero maitia!!!!.
 Guk eskutitza eman genion eta berak guri musu bana  .😊 😊



Askenean zelaira irten ginen eta han euskal mitoligiako beste pertsonaiak ezagutu genituen: Tartalo, basajaun, jentila... Ah!!!! eta laberinto batetik ibili ginen ere. 


PRIMERAN PASATU DUGUN GOIZA!!!   👌



2016/12/18

GABONAK


Gabonak ailegatu dira eta guk klaseko atea apaindu dugu eta esku lan bat egin dugu etxera eramateko.
Begira ze polita geratu zaizkigun!!!!





2016/12/14

NEREAREN AGURRA

 Nerea  joan zaigu eta oso triste geratu gara. Faltan botako zaitugu.
Oso gustora egon gara zurekin eta gauza asko ikasi dugu ere.

NEREA MUSU HANDI BAT ETA SORTE IZAN!!!!!.