2015/12/10

GABONETAKO ZUHAITZA

HONA HEMEN 2 ETA 3 URTEKOEK AURTEN EGINDAKO GABONETAKO ZUHAITZA.

LEHENEGOZ, IZARRAK MARGOTU GENITUEN.






ETA MOZTU OSTEAN, ITSATSI.






ZE POLITA GERATU ZAIGUN!!!


2015/12/09

EUSKARA EGUNA

PASADEN  OSTEGUNEAN,  ABENDUAREN 3AN,  EUSKARA  EGUNA  OSPATU GENUEN.

HORRETARAKO, POSTONTZI BAT MARGOTU  GENUEN.









ETA POSTONTZI HORRETARA HELTZEN, GELAN EGINDAKO EUSKARAREN MARRAZKIAK  JARRI  GENITUEN.

EA ZUEN GUSTUKOAK DIREN!!!




 



"GUK  EUSKARAZ!  ZUK  EUSKARAZ!
DENOK  BATERA  
EGIN  DAITEKE  ERRAZ!"

SUHILTZAILEAK 3

Informazio pila geneukan jada, beraz ikasitako guztia idazten hasi ginen. Begira!





Guztion artean liburuxka bat prestatu genuen.




Egun batean,   eskolatik  txango   bat  egin  genuen su-itzalgailu eta tutu malguen bila. Hainbat aurkitu genuen!







Beste egun batean, 2 urtekoak gonbidatu genituen ikasitakoa haiei kontatzeko.





Gonbidapena onartu zuten eta aste horretan gure gelara etorri ziren.




 
Eta amaitzeko, entsegu batzuk egin ostean...


 




Lourdesen gelakoekin ere, sute-simulakro bat egin genuen.



 


ZE   ONDO   PASATU   ETA  ZENBAT   IKASI   DUGUN!!!

2015/11/02

LEIREREN URTEBETETZEA

GAUR, URRIAK 30,  LEIREREN URTEBETETZEA DA!
3 URTE BETE EGIN DITU ETA OSPATZEKO BI BIZKOTXO GOXO GOXO EKARRI  DIZKIGU. 
GAINERA, KOROA BERAK AUKERATUTAKO GOMETSEKIN APAINDU EGIN DU. EDERRA GERATU ZAIO!



 

ZORIONAK LEIRE!!!

SUHILTZAILEAK 2: BISITA BEREZI BAT

Urriaren 14an oso bisita berezia izan genuen. Suhiltzaile bat etorri zitzaigun gelara!
Mikel zuen izena. 

Mikelek bere lanetaz hitz egin zigun:

  •  Suteak itzaltzeaz gain zer gehiago egiten zuten: uholdeetan lagundu, animalia arriskutsuekin aritu, eraikinetan suertatzen diren arriskuak desagertarazi, erreskateak, ibilgailu istripuetako salbamenduak, animalien salbamenduak... 
  • Nola joaten ziren jantzita eta eramaten zituzten tresnak
  • Zeintzuk ziren erabiltzen zituzten ibilgailuak
  • Nola banestu suaren aurrean
  • Eta suteak ez sortzeko, ahulkuak ere eman zizkigun.




EKARRI ZIGUN HORMIRUDIA

Amaitzeko, bere kaskoa erakutsi zigun, eta Alexek izan ezik, beste guztiok jarri nahi izan genuen.




 

 Eskerrik asko Mikel!!! Asko ikasi dugu zurekin!!!




SUHILTZAILEAK 1

Egun batean andereñoak, lagun batek oparitutako suhiltzaileen kamioia ekarri zigun gelara. Izugarri gustatu zitzaigun eta egunero eraikuntza txokoan tokatzen zitzaigunok kamioiarekin jolastu nahi izaten genuen. Hor hasi zen dena...





Suhiltzaileei buruz hasi ginen hizketan. Gauza asko genekien, baina gehiago jakin nahi izan genuen.








Ohar bat idatzi genien gurasoei laguntza eske, informazioa falta zitzaigulako, eta gelara gauza interesgarri asko ekartzen hasi ginen.


Suhiltzaileen kamioi asko. Jolasteko, primeran!

LAURA ETA ALEX

ALVARO, DANI ETA MADDI


EINAR



Laura eta Alexen amak, kalean kasualitatez grabatu ahal izan zuen Leioan gertatutako sute batean suhiltzaileen esku-hartzea bidali zigun. Aho zabalik geratu ginen!



Markok suhiltzaileei buruzko informazioz betetako hormirudi bat egin zuen ama eta izekorekin.

Zer iruditzen zaizue? Oso lan polita, ezta?



Gainera, egun batean suhiltzaileen parkera joan zen bisita bat egitera eta han dituzten kamioiak eta daramaten uniformea ikusi ahal izan zituen. Zelako zorte ona, Marko!


MENDI KAMIOIAREKIN


























AUTO ESKALA ETA
MENDI KAMIOIA



 
 BIZKAIKO SUHILTZAILEA
DEN NESKA BAKARRA



















Rociok suhiltzaileen kamioiaren marrazkia eta informazioa ekarri zituen.




Maddik eta Alaiak ipuin polit bat ekarri zuten gelara. Maddik,  "Jontxu suhiltzailea".






Eta Alaiak, "Fire engine". 





Gainera,   zelako   sorpresa!   Alaiarena       kamioi bihurtzen   zen!   Eta nola  ez!   Guztiok suhiltzaile izan nahi izan genuen momentu batez.

















Ipuin biak askotan irakurtzen ditugu gelan.

Alaiak   ipuinez  gain,  suhiltzaileen  lanen  irudiak erakutsi zizkigun. 








Melaniek   eta    Joandryk   Internetetik    ateratako informazioari  esker,  soldatapeko suhiltzaileak eta borondatezkoak  daudela  jakin  genuen.




Lucasek amarekin egindako suhiltzaileen kamioia ekarri zuen. Ze txulo!!!
























Danik, kamioiaz aparte, mahai jolasen txokoan egunero egiten dugun suhiltzailearen puzzle bat eta suhiltzailearen mozorroa ekarri zituen.























Interneten ibiltzen,  Pirritx, Porrotx eta Mari Motots-en kanta polit bat topatu genuen, "Suhiltzaile izan nahi dut".








Etxean ere abestu nahi baduzue hemen duzue letra. Guri asko gustatzen zaigu!



SUHILTZAILE IZAN NAHI DUT


KASKOA JANTZI BURUAN, BOTA HANDIAK OINETAN,
JAKA ETA PRAKA LODIAK, SOINEAN ZANGOETAN,
ESKULARRUAK ESTUTU, TUTU MALGUTIK HELDU,
SUHILTZAILE BONBERO IZAN NAHI DUT. TUTUTIK HELDU!

BOZGORAILUTIK ENTZUNDA LARRIALDI ABISUA,
TAUPAKA DAUKAT BIHOTZA, NONBAIT PIZTU DA SUA,
BARRATIK IRRISTAN JAITSI, IGO AZKAR KAMIOIRA,
SIRENAREN HOTSAZ ZUGANA GOAZ.

NINO NINO NINO SIRENA
NINO DISTIRATSU OZENA
NONI NONI KENDU PARETIK
KAMIOIAK EZ DU PASATZERIK
TXALAPARTAKA IRITSI GARA
NINO NINO NINO NI.

PERRETXIKOTAN GALDUTA BILA JOANGO GATZAIZKIZU,
LEIZEZULOTIK OSORIK ATERAKO ZAITUGU,
LASAITU ZAITEZ BAGOAZ ZOKAZ RAPPEL EGINEZ,
ESKERRIK ASKO, LAGUNDU MESEDEZ! AI AI MESEDEZ!

KATUTXOA ZUHAITZETIK ERRESKATATU DUGU,
ERLEAK KALE ERDITIK ETXERATU DITUGU,
UHOLDEAK DIRELA ETA BAKARTURIK BAZAUDE,
TXALUPAZ ARRAUN EGINDA HEMEN GAUDE.

NINO NINO NINO SIRENA
NINO DISTIRATSU OZENA
NONI NONI KENDU PARETIK
KAMIOIAK EZ DU PASATZERIK
TXALAPARTAKA IRITSI GARA
NINO NINO NINO NI.


KOTXEA HARTUTA BAZOAZ RUN RUN ZIZTU BIZIAN
ERREPIDETIK ATERA ZARA BIHURGUNEAN
LATA-IREKIGAILUAREKIN LIBRATU ZAITUGU
SARDINAREN ANTZERA, TXORIBURU. AI TXORIBURU!

EZ GORA EZ BEHERA ZAUDE IGOGAILUAN PRESO
BOST MINUTUTAN ASKATU ZAITUGU AKASO,
AMAMA OIHUKA ARI DA ZAZPIGARREN PISUTIK
ESKAILERAZ JAITSI DUGU KE ARTETIK.


BURUA HOTZ HOTZA DAUKAT, ARIN ARINAK OINAK,
BIHOTZA BERO BEROA, LAGUNTZEKO GOGOA,
HANDITAN ZER IZANGO NAIZEN JAKIN NAHI BADUZU,
SUHILTZAILE BONBERO, SUHILTZAILE BONBERO,
SUHILTZAILE BONBERO IZAN NAHI DUT.


Eta Disney-ren oso bideo politak ere:

"Donald, jefe de bomberos"




Eta Mickey Mousen  "La brigada de bomberos de Mickey"




Noizbehinka, bideo gelara bagoaz, ikusten ditugu.



Konprobatu ahal duzuenez, azkenean, materiala eta informazioa asko lortu ditugu. 

Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagatik!!!












2015/10/30

DUENDES

URRIAREN 16AN DUENDESERA JOAN GINEN. PRIMERAN PASATU GENUEN!!!




ARRATSALDEAN GELAN IRTEERAREN MARRAZKI BAT EGIN GENUEN. ALAIAK BERE KOROA MARRAZTU ZUEN. 







OSO POLITAK ALAIA!

2015/10/28

AGUR MAIALEN

IRAILAREN 9TIK URRIAREN 9RA, MAIALEN GUREKIN EGON ZEN GELAN. PRAKTIKAK EGITERA ETORRI ZITZAIGUN.

ZORTE ONA IZAN, MAIALEN!!!


JOANDRYREN URTEBETETZEA

IRAILAREN 14AN JOANDRYREN URTEBETETZEA IZAN ZEN. 
3 URTE DITU JADA!!!

PATATAK ETA GUSANITOAK EKARRI ZITUEN ETA TARTAREN KANDELAK AMATATU ETA GERO, "ZORIONAK ZURI" ABESTU ETA 3 BOLANDERA BOTA GENITUEN.



2015/06/25

URTEBETETZEAK

IKASTURTEAN ZEHAR GELAKO NESKA-MUTIL GUZTIEN URTEBETETZEAK OSPATU DITUGU. 

POZIK ABESTU, BOLANDERAK BOTA ETA MERENDOLAREKIN ASKO GOZATU EGIN DUGU.


2015/06/24

ARRIGUNAGARA!

EKAINAREN 18AN ARRIGUNAGA HONDARTZARA JOAN GINEN AREAREKIN  JOLASTERA. 

EGURALDI  EDERRA IZAN ETA PRIMERAN  PASATU  GENUEN.


BISITA IKUSGARRIA!

Ekainaren 17an Zabalatik HH4  eta 5-eko lagunak etorri zitzaizkigun eskolara. 




HH4-koek olerki bat bota ziguten...




eta gero oso kanta eta dantza dibertigarri batekin harrituta utzi gintuzten. Primeran egin zuten!!!
















HH 5-ekoak ere artista hutsak dira. Haiek kanta bat eskaini ziguten...



eta gero, egin zuten oso dantza modernoarekin, ederki pasatu genuen. 
Nola nabaritzen den nagusiak direla!




Txalo handi bat guztiontzat!!! Mila esker!!!

2015/06/17

3 URTEKO GELAN ZETARRAK IKUSTEN

PASADEN  ASTEAN  3  URTEKO  GELARA JOAN  GINEN, DITUZTEN ZETARRAK IKUSTERA. ASUNTOA DA, HAIEK AREITZ SORORA JOAN ZIREN EGUNEAN, GUK GURE GELAN IZAN GENITUELA ZAINTZEN. KUTXA GARBITU EGIN GENIEN ETA JATEN DITUZTEN MASUSTONDOAREN HOSTOAK EMAN GENIZKIEN. 


ZETARRAK   ATERA,


KUTXAN   ZEGOEN   ZIKINKERIA   KENDU   ETA   PAPER   BERRIA   JARRI,



MASUSTONDOAREN   HOSTOAK   IPINI,



ZETARRAK  BERRIRO  BARRURA  SARTU...



ETA  JATERA!  ZE  JATUNAK  ZIREN!!!  EGUN OSOA  PASATZEN  ZUTEN  JATEN.




ORDUTIK EZ GENITUEN BERRIRO IKUSI, ETA ERREKREO OSTEAN HARA JOAN GINEN.

ZELAKO SORPRESA!!! ZETARRAK EZ ZIREN IKUSTEN INONDIK ETA ARRAUTZ HORI BATZUK TOPATU GENITUEN KUTXA BARRUAN. 







3 URTEKOEK AZALDU ZIGUTEN ZETARREK AHOTIK BOTATZEN ZUTEN ZETA HARIZKO KUSKUA EGIN ZUTELA ETA BAKOITZA BERE KUSKU BARRUAN ZEGOELA.

BAI BITXIA!


BAINA BITXIENA ETA IKUSGARRIENA EZ ZEN HORI IZAN. KUTXAN 3 TXIMELETA ZEUDEN, KUSKU HORIETATIK JAIOTAKOAK!

GURE LAGUNEK ESAN ZIGUTEN KUXKUA EGIN ZUTEN 21 EGUN BERANDUAGO, KUSKUTIK ZETARRAK TXIMELETA BIHURTUTA JAIO EGIN ZIRELA. 

AHO ZABALIK GERATU GINEN!



















DATORREN IKASTURTEAN ZETARRAK IZAN NAHI DITUGU GELAN!!!