2015/01/14

OLENTZERO EGUNA

Abenduaren 22an guztiok baserritarrez jantzita etorri ginen eskolara Olentzero eguna ospatzera. 


Eta ezetz jakin? 10:00etan Olentzero San Martinetik  pasatu zen!!! Zelako poza!!! 
Abestu egin genion eta berak opariak banatu zizkigun. Opari asko izan genuen: aulkitxo bat, eskatu genion sehaskatxoa, etxe txokorako aulkiak eta puzzlea! 
Poz-pozik geunden!



Gero Zabalako beste lagun guztiekin patioan abestu genion berriro, eta hauek joan zirenean gu gehiago geratu ginen patioan jolasten. Beno, gu bakarrik ez, gure gurasoak eta aiton-amonak ere eguna gurekin ospatzera etorri ziren. 



Eta nola amaitu genuen eguna? Modurik goxoena..., txokolatea jaten!!! UHMMMM!!!






URTE BERRI ON!!!