2015/03/18

GURE GORPUTZA

Orain dela aste batzuk gorputz atalak lantzen hasi ginen , eta ea neskak ala mutilak ginen aztertu genuen.





Gorputz atalekin erlazionatutako abestiak ikasi eta zentzumenei buruz hitz egin genuen. 5 zentzumenen bidez somatzen ditugun gauzak eskolara ekartzea erabaki genuen eta horretarako gurasoei laguntza eskatu genien.






















Eta zelako sorpresak izan genituen.  Ikusi nahi dituzue?


ANDONIk bere familiaren argazkia, maraka, txupatxusa, pelusa handi bat eta eukaliptoaren hazia ekarri zizkigun. Gauza guztiak aztertzen ibili ginen eta guztion artean erabaki genuen non jarri: ikusmen, entzumen, usaimen, dastamen edo ukimenaren zentzumenaren uztai barruan.








AINHOAk piruleta eta limoia ekarri zituen eta biak dastamenaren uztaian sartu genituen.








JOANDRYk mandarina, pilota, txilibitua eta maraka moduan erabili ahal zen botila bat eta plastikozko arrain gorri polit bat ekarri zituen. Eta aztertu ostean, non erabaki genuen ipintzea? Ba begira!








DANIk ere oso gauza politak eta interesgarriak erakutsi zizkigun: sonajak, ispilu bat eta oso ondo usaintzen zuen xaboia.









AXELek mandarinak, karriloia, lupa, zintzarria, pinaburu eta kearen  gatza ekarri zituen. Asko gozatu genuen karriloiaren musika eta zintzarriaren soinuarekin! Gatzarekin gure eztabaida izan genuen. Nahiz eta hasieran entzumenaren uztaian sartu, potea astintzen soinua ateratzen zelako, gero potea zabaltzean usain gogorra eta berezia etorri zitzaigunez usaimenaren uztaira eramatea adostu genuen. 







MARKOk lehenengo egunean, usain goxoa zeukan eta bere gurasoekin egindako oso ormirudi polita bat ekarri zuen. Hurrengo egunean kutxa berezi batean gatza eta azukrea ekarri zizkigun. Han ibili ginen guztiok atzamarra sartzen dastatzeko asmoz! Hirugarren egunean beste hiru kutxatxotatik arroza, estropajoa eta kotoizko diskak atera zizkigun eta aztertzen eta ikutzen egon ginen.









LAURAk barre egin genuen tronpeta, latza zen lixa, ipuin txiki eta polit bat, limoiak eta oso ondo usaintzen zuen kolonia ekarri zizkigun.









ALEXek ere tronpeta, lixa, ipuina, limoak eta kolonia.









HUGOk  gauza  asko  ekarri  zituen:  usaindu   egin genituen  eukaliptoaren   haziak,  oraindik   dastatu ez   dugun  pote oliba  baina lehenengo momentutik ahoarekin  erlazionatu  genuena,  ukitzeko  kortxoa, eta entzumena lantzeko jolas bat (txartelak begietan eta   CD-a   belarriekin    jarri    genituen).  Gainera eukaliptoaren     haziak   zetozen    poteek     kolore ezberdinetako    estalkiak    zituztenez,   hauek   ere begien  uztai   barruan   ipintzeko   hartu   genituen.







MIKELek irina ekarri zigun.




AINARAk kotoia.





Eta ALVAROK estropajo, argazki, gaileta eta anbientadorea ekarri zizkigun.





Azkenean sailkapena holan geratu zen:

Ikusmena




Dastamena



Entzumena



Ukimena



Eta usaimena



Eskerrik asko guztioi emandako laguntzagatik!!!