2015/04/13

ZENTZUMEN TAILERRAK

Giza gorputza eta zentzumenak landu ostean, tailerrak antolatu genituen ekarritako gauza guztiekin esperimentatzeko. 



Astelehenean UKIMENAREN TAILERRA izan genuen. Lixa, kortxoa, pinaburua, area, arroza, kotoia eta irina ukitzen ibili ginen. Nolakoak ziren? Biguna ala gogorra, leuna ala latza, liso ala zimurtsua...?






Asteartean   ENTZUMENAREN   TAILERREAN  soinua    eta    isiltasuna    ezberdintzen     primeran pasatu   genuen! 







Asteazkenean  IKUSMENAREN   TAILERREAN   aritu  ginen. Zer  ikusten genuen begiak  itxita  edo zabalik   geneuzkanean...  

Begiak itxi!





Eta  orain...  begiak  zabalik!   Zer   ikusten   dugu? Kolore ezberdinetako gauzak  bilatzen  egon ginen.



Eta  gauza   gorri,   berde,   hori   eta  urdin    guzti hauek  topatu genituen!






USAIMENAREN   TAILERREAN   imajinatu  zer egin genuen!
Ozpina  eta  alkoholaren  usaina  ez  zitzaigun  asko gustatu,  eta    batzuek     limoia     eta     mandarina dastatzeko ere aprobetxatu zuten







Azken egunerako DASTAMENAREN TAILERRA
utzi genuen.

Mandarinak




Olibak






Limoia







Eta ura ere probatu genuen. 
Zelako sorpresa urarekin! Bata bestea baino askoz gehiago gustatu zitzaigun... 




Ur azukreduna






Ur gatzatua





Eta tailerra amaitzeko errezeta bat egin genuen:

MAZEDONIA

OSAGAIAK:


4  LARANJA,


LUCASEK EKARRITAKO 4  MADARI,


4  SAGAR,


ETA 6  MANDARINA.


NOLA EGIN:

1. FRUTA ZURITU





2. FRUTA ZATITU




3. FRUTA   ZATITXOAK     EDALONTZIETAN BANATU





4. ETA JAN. 

ON EGIN!!!