2015/05/22

URAREKIN EGINDAKO ESPERIMENTUAK

HUGOREN ESPERIMENTUA

HUGOk oso esperimentu polita ekarri zigun etxetik eginda. Berak esan zuen  moduan ITSASOA ekarri zigun klasera. Ikusi nahi duzue?



Uretan koloratzaile urdina, olioa eta lepokoak egiteko erabiltzen diren abalorioak bota zituen. Gelan hainbat aldiz saiatu ginen dena nahasten, baina ezinezkoa egin zitzaigun. Nahiz eta hasieran ondo nahastuta geratzen zela emon, denbora gutxitan olioa uretatik banatu eta ur azalean geratzen zen, eta abalorioak ondoratzen ziren. 










Asko gustatu zitzaigun Hugok ekarritakoa. Bitxia eta ikusgarria izan zen!



ANDONIREN ESPERIMENTUA

ANDONIK ere oso esperimentu interesgarria ekarri zigun eta gelan bertan egin genuen.



Andonik hutsik zegoen pote bat, beste bat olio eta gatza ekarri zituen.



Ura gelan hartu genuen eta lanean jarri ginen.

Andonik, andereñoaren laguntzarekin, esan zigun  hutsik zegoen potean ura bota behar genuela, eta hori egin genuen.













Gero olioa eta...



Egia zen! Andonik arrazoia zeukan! Olioa ur azalean geratu zen. 




Usaintzeko ere aprobetxatu zuen Andonik! Eta gustatu zitzaion. Usain ona dauka- esan zigun.



Ondoren gatza bota genuen...















Eta badakizue zer gertatu zen? Gatza olioarekin batera ondoratu zela.



Baina koilara batekin nahastu genituenean...













Gatza uretan disolbatu zen eta olioa berriro flotatzen hasi zen. 


Txalo handi bat Andonirentzat!!!


BESTE ESPERIMENTU BAT

Andereñoak egun batean esan zigun gauean oheratu baino lehen, jogur pote batean ura botatzeko eta izozkailuan sartzeko. Hurrengo goizean begiratu behar genuen zer gertatu zen eta eskolara eroan. 

Altxatu ginenean izozkailura hurbildu ginen eta potea ateratzean ura izotz bihurtu zela ikusi genuen. Hori bai zela magia! 




Egun horretan gelan elkartu ginen jogur poteekin. Mahai baten gainean jarri genituen gertatutakoa aztertzeko eta komentatzeko. Izotzak eskuekin hartzen saiatu ginen. Ze hotz zeuden! Eta pote batzuetan ur pixkat zegoela konprobatu genuen. Zergatik?






Egun osoan ibili ginen noizbehinka hurbiltzen ea aldaketarik zegoen ikusteko. Eta noski egon zirela aldaketak! Izotzak urtu egin ziren pixkanaka pixkanaka. Zenbat eta txikiagoak izan, orduan eta ur gehiago zegoen poteen barruan, azkenik, guztiz urtu arte.






Ura izozkailu barruan, hotz handia egiten duenez,  izoztu egiten da. Baina behin izozkailutik aterata, kanpoan bero egiten duenez, izotza urtu egiten da berriro ur bihurtuz.


2015/05/18

"RIKI RIKI"

URA URA

URA

Maiatzean urari buruz hitz egiten hasi ginen. Non dago ura? Zertarako balio du? Erantzun ezberdinak jaso genituen korroan, apuntatu genituen eta konprobatuko genituela adostu genuen.





IKUSMENA LANTZEN...
Ze koloretakoa da ura?


Andoni, Lucas, Melanie, Ainara, Iria, Marko eta Oliviak ura gorria zela esan zuten; Mikel eta Alexek, laranja; Laurak, zuria zela; Tomas, Hugo eta Joandryk, urdina; eta Dani eta Ainhoak, berdea zela pentsatzen zuten.




Ados ez geundenez, ura hartu genuen eta esandako koloreekin konparatuz joan ginen. Andereñoak guk esandako koloretako ura lortzeko, koloratzailea bota behar izan zuen. Eta ez... benetako ura, iturritik ateratzen den ura, ez zen gorria, ez laranja, ez urdina, ez berdea, ezta zuria ere. 



Orduan, nolakoa zen? 
Andereñoak kolore ezberdinetako zelofan paperak ekarri zituen gelara. 
Paper gorriaren bitartez begiratu genuenean dena gorri ikusi genuen. 





Gero paper urdina hartu genuen eta ohhhh... dena urdin ikusten zen. 














Gauza bera egin genuen berde eta horiarekin...


















Eta azkenik kolore gabeko bat eman zigun. Bere bitartez begiratzean, dena zen moduan ikusi genuen. Ezer ez zen aldatzen. 





Andereñoak esan zigun paper hori gardena zela.
Ene! Orain badakigu nolakoa den ura!

URA GARDENA DA!!!



ENTZUMENA LANTZEN...
Nolakoa da uraren soinua?

Pitxer batean ura hartu genuen eta bere soinua entzuten saiatu ginen. Nahiz eta belarria barruan sartu ez genuen ezer entzun. 


















Urak geldirik dagoenean ez dauka soinurik, baina mugitzen denean... 

Ekaitza eta euriaren soinua:






Itsasoa eta olatuen soinua:






Ur jauziaren soinua:





Iturriaren soinua:







Umeek pistinan jolasten sortzen duten uraren soinua:





DASTAMENA LANTZEN...
Ze zapore dauka urak?


Andereñoak 4 edalontzi ekarri zituen gelara. Batean limoi zukua bota zuen, beste batean azukrea eta azken batean gatza. 4. edalontziak ura bakarrik zeukan. Dastatzen egon ginen ea asmatzen genuen zein zen ura bakarrik zeukana. Gehienok limoia, azukrea edo gatza zeukaten ezberdintzea lortu genuen eta holan edalontzi ura topatu genuen.







UKIMENA LANTZEN...
Gurekin jolastu nahi duzu?


Gelan ur txokoa ipintzea erabaki genuen. Urarekin jolastu nahi genuen!!!
Baina horretarako tresnak behar genituenez, gurasoei laguntza eskatu genien.









Eta gauza asko ekarri genuen...
LAURAk edalontzi eta koilara ekarri zituen; AINARAk eta IRIAk gomazko ahatea; TOMASek arrainak harrapatzeko sarea; JOANDRYk eta MELANIEk ur pistola; LUCASek pilota saltokaria, esponja, pote bat eta plastikozko pieza txiki bat; OLIVIA eta ALEXek ureztontzia; DANIk ipuin, ontzi eta beste ureztontzi bat; MARKOk kubo batzuk, beste ureztontzi bat, palatxoa eta bi pote espraidun; eta MIKELek beste esponja bat.







Orain binaka pasatzen gara txoko honetatik eta primeran igarotzen dugu.





















2015/05/13

AREA TXOKOA

Txoko berria daukagu!!!
Oso oso dibertigarria da. 
Binaka joaten gara hara jolastera eta tokatu zaien txanda errespetatzen ikasi dugu.




2015/05/12

AGUR AXEL

Pasaden ostirala Axelen azken eguna izan zen gure eskolan. 



Suediara bizitzera joan zaigu eta nahiz eta pena handiz geratu, merendola bat antolatu genuen agurtzeko.




Laster arte Axel!


LIBURU EGUNA

Aurten liburu egunerako 3 liburu irakurri ditugu.






Hiru astetan zehar aukeratu dugu  ze liburu entzun nahi genuen bakoitzak. 3 urtekoak ere gurekin egon dira baina ez geunden beti berberak elkartzen. Aukeratutako liburuaren arabera elkartzen ginen. 
Ipuina irakurtzera joaten ginenean sarrera eramaten genuen eta ipuina irakurri baino lehen andereñoak batzen zizkigun. Zineman bezala!!!



"Neu naiz azkarrena" Lourdesek irakurtzen zuen; 



"Nola dastatu ilargia", Inmak;




eta "Ezetz asmatu zenbat maite zaitudan", Fatimak.














Eta badakizue? Hirurak asko gustatu zitzaizkigun!



Beste egun batean sorpresa bat izan genuen. Ipuin kontalaria etorri zitzaigun ipuin bat kontatzera. 
Ze ondo kontatzen dituen ipuinak Iratxek! 
Begi belarri ibili ginen ezer ez galtzeko.






Ipuina   kontatu    ostean    Iratxek   bere   laguna   "Hartzatxo" aurkeztu   zigun.  





Hartzatzo     oso     dibertigarria      zen    eta    beste    pertsonai bihurtzean  jolastea  asko   gustatzen   zitzaion.  Hor  ibili  ginen gu  zer bihurtu zen asmatzen saiatzen. 
Aupa hartzatxo!






Oso  oso  ondo  pasatu  genuen  eta  txalo  erraldoi   bat   eskeini genion.