2016/01/29

ZORIONAK ALEX ETA LAURA!!!

JAVIREN  BISITA  OSTEAN,  ALEX  ETA   LAURAREN  URTEBETETZEAK  OSPATU  DITUGU.  ZER  KONTATUKO  DIZUET!

MARRAZKIAK  EGIN  DITUGUN BITARTEAN,  LAURA  ETA  ALEXEK  KOROAK APAINDU  DITUZTE.  GERO,  ALFONBRAN  ESERITA,  ABESTU  EGIN  DIEGU  ETA  BIZKOTXOA  BANATU  DIGUTE.  NOLA  JARRI  GAREN!!!


JAVI ARRANTZALEA

ZELAKO ZORTEA DUGUN!  
GAUR JAVI, MARKOREN OSABA, ETORRI ZAIGU ESKOLARA. ETA BADAKIZUE ZER DEN JAVI? BAIIII!  ARRANTZALEA DA!!!

JAVIK, ARMINTZAN ARRANTZA-ONTZI BAT DAUKA. BERAK KONTATU DIGU ATUNEN BILA JOATEN DIRENEAN ASTE BETE PASATZEN DUTELA ARRANTZA-ONTZIAN, ETA BESTE ARRAIN MOTAREN BILA JOATEN DIRENEAN, GOIZEAN GOIZ IRTETEN DIRELA PORTUTIK ETA GAUEAN BUELTATZEN  DIRELA ETXERA.  ZELAKO  LAN  GOGORRA!

LAN EGITEKO ERABILTZEN DUEN PETOA  ERAKUTSI  DIGU ETA ARRANTZA EGITEKO TRESNA BATZUK ERE  EKARRI  DIZKIGU  ESKOLARA: 
  • LUBINAK, HEGALUZEAK, URREBURUAK ETA BERDEAK ARRANTZA EGITEKO ERABILTZEN DIREN  AMU  EZBERDINAK; 
  • BERDELAK ARRANTZA EGITEKO ERABILTZEN DEN BERUNA. PISU HANDI HANDIA ZEUKAN!
  • SASKITXOA EDO NASA, OLAGARROAK ETA OTARRAINAK HARRAPATZEKO; 
  • TXIPIROIAK  HARRAPATZEKO  ERABILTZEN  DENA...






MILA  ESKER  JAVI!!!  

2016/01/28

ZORIONAK EINAR!

URTARRILAREN 16AN EINARREN URTEBETETZEA IZAN ZEN. GELAN ERE OSPATU GENUEN, BERAK EKARRI ZIGUN BIZKOTXO HANDI HANDI BATEKIN. 

ZE GOXO ZEGOEN!

ZORIONAK EINAR!!!


MIKELEN URTEBETETZEA

ZORIONAK MIKEL!!!!  4 URTE JADA!!!

MIKEL  GELAKO  NAGUSIENA  DA. GABONETAKO  OPORRETAN  URTEAK BETE  ZITUEN.  GELAN  PRIMERAN OSPATU  GENUEN.

IKUSI  NAHI  DUZUE  ZER  EGIN  GENUEN?




MADDIK 3 URTE BETE DITU!!!

ABENDUAREN  31EAN,  MADDIK  3  URTE  BETE  ZITUEN.

OPORRETATIK  BUELTAN  OSPATU GENUEN.  MARRAZKI  BATZUK  OPARITU GENIZKION,  BERAK  KOROA  APAINDU  ZUEN,  "ZORIONAK  ZURI"  ABESTU GENION ETA  3  SUZIRI  BOTA  GENITUEN.  GUZTI  HONEN  ATZETIK,  PASTELA  ETA  BARRUAN ZITUEN  GOMINOLAK  JAN  GENITUEN.  
SUPER  GOXOAK!!!

ZORIONAK  MADDI!!!




ROCIOREN URTEAK GAUR DIRA, GAUR DIRA...

ROCIOK 3 URTE BETE ZITUEN GABONETAKO OPORRETAN.

OSPATU GENUEN EGUNEAN, OSO KORO POLITA EGIN ZUEN, ETA EKARRI ZITUEN BIZKOTXO BOROBILEKIN, BI ARRAIN EGIN GENITUEN.

UHMMMM!!! ZE GOXO!!!



ARRANTZALEAK

AURTEN  INAUTERIETAN  ARRANTZALEZ  EDO/ETA  SARDINERAZ  JANTZITA  JOANGO GARENEZ,  GELAN  KOMENTATZEN  HASI  GINEN  NOLAKOA  IZANGO  ZEN  GURE MOZORROA,  ETA  ARRANTZALEEI  BURUZ  HITZ  EGITEN  HASI  GINEN.  

GURASOEI  OHAR  BAT  IDATZI  GENIEN  HAIEN  LAGUNTZA  ESKATZEN,  ETA... ZENBAT  GAUZA  EKARRI  DUGUN!


JOANDRY ETA MELANIEK,  KAÑABERAK  ETA  ARRANTZA  EGITEKO  ITSASOKO  ANIMALIAK  EKARRI  ZITUZTEN.



 


AINARAK  IPUIN BAT ETA KAÑABERA ERE.




ALEXEK,  ITSASOKO ANIMALIA BATZUK ETA BESTE IPUIN BAT.







ALVAROK, ITSASOKO ANIMALIEI BURUZKO LIBURUXKA INTERESGARRI BAT.









DANIK, SERAFIN IZURDEAREN IPUINA ETA ARRANTZA-ONTZIA.




HARKAITZEK, ARGAZKI  EDER  BATZUK, SAREA  ETA  ARRAINEN  ARGAZKIAK.








LAURAK, ARRANTZA EGITEKO SALABARDOA  ETA ITSASOKO AMINALIAK  ERE  BAI.




LUCASEK, HAINBAT ITSASOKO ANIMALIA.




MADDIK,  AITAK ARRANTZA EGINDAKO ARRAINEN ARGAZKIAK.




 
MARKOK,  ITSASONTZIEN LIBURU BAT ETA URETAN SARTUZ GERO, IGERI EGITEN DUEN ARRAIN BAT.







MIKELEK, ARRAIN BATZUK ETA ZORAGARRIAK IZAN DIREN LIBURUAK.





ETA ROCIOK, BESTE IPUIN POLIT BAT ETA ARRANTZALE  BATEN  MARRAZKIA.




HONETAZ APARTE, ITSAS-ARGIA ETA TXALUPA  BAT  ERE LORTU  GENITUEN.



 

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!!

2016/01/11

OLE OLENTZERO!

ABENDUAREN  21EAN  OLENTZERO  ETA MARI  DOMINGI  ETORRI ZITZAIZKIGUN ESKOLARA.  
ZE URDURIK  GEUNDEN!

HAIEN  ZAIN  GEUNDEN  BITARTEAN, SARRERAN  GENEUKAN  OLENTZERORI GABON  KANTAK  ABESTEKO ETA ARGAZKI  BATZUK  ATERATZEKO APROBETXATU  GENUEN.







BAINA  BENETAKO  OLENTZERO MARI DOMINGIREKIN  AGERTU ZENEAN,  BAI ABESTU  GENIELA  GOGOEKIN.  

GERO OSO  OPARI  POLITAK  BANATU ZIZKIGUN.






BERANDUAGO, ZABALAKO  GUZTIAK ETORRI  ZIREN KALEJIRAZ OLENTZERORI ABESTERA ERE, ETA HAIEK  JOAN  ZIRENEAN, PATIOAN GERATU  GINEN  TXOKOLATE GOXO GOXOA  JATEN  GURASOEKIN BATERA.





URTE  BERRI  ON!!!

ELURREZKO PANPINA

NEGUAN GAUDENEZ, PASADEN HILABETEAN GELAKO ATEA APAINTZEA   ERABAKI  GENUEN. 

ZELAN? ELURREZKO  PANPIN  BATEKIN.

NOLA EGIN PENTSATU GENUEN, INTERNETEN  ERE  BEGIRA  IBILI GINEN, ETA AZKENEAN HARTU GENITUEN ERABAKIAK APUNTATZEN JOAN  GINEN.





LEHENENGOZ  SUDURRA  LARANJAZ MARGOTU,  GERO  BEGIAK,  AHOA   ETA BOTOIAK  MOZTU  ONDOREN,  KAPELA MARGOZTEN  JARRAITU  GENUEN.








ETA  AZKENIK,  TAPAUKA.







BAGENEUKAN  DENA!  BAKARRIK FALTA  ZITZAIGUN  ATEAN  IPINTZEA!

IKUSI  NAHI  DUZUE  NOLA  GERATU ZITZAIGUN?






POLITA,  EZTA?