2016/02/22

AINHOA ETA AINARAREN URTEBETETZEA

OSTIRALEAN AINARA ETA AINHOAREN URTEBETETZEA OSPATU GENUEN.  BION ARTEAN 4 PASTEL EKARRI ZIZKIGUTENEZ, 2 ASTELEHENEKO HAMAIKETARAKO UZTEA ERABAKI GENUEN.  

ZE GOXO EGON ZIREN!

"MILA KILO ZORION
DITUZUE ESKAINTZEN,
BESTE URTE BERRI BAT
DUZUELAKO HASTEN.
BAIETZ ASMATU ZENBAT
DITUZUEN BETETZEN!
ZERGATIK EZ DITUGU
TXALOKA ZENBATZEN?"

ZORIONAK BIOI!!!




ETA ORAINDIK GAUZA GEHIAGO!

GELARA GAUZAK EKARTZEN JARRAITU DUGU! 

AINARAK BESTE IPUIN BAT EKARRI ZIGUN, "PIRRITX ETA PORROTX ARRANTZAN".



LUCASEK, BESTE KAÑABERA BAT.



ALAIAK DORDOKA, OLAGARROA, ITSAS ZALDIA ETA PAILASO-ARRAINARI BURUZKO INFORMAZIOA,  ARGAZKIAK ETA BERAK MARGOTUTAKO MARRAZKIAK.







ETA MARKOK, ARRANTZA-ONTZI, SAREA  ETA  MARRAZO BAT IKUSTEN DIREN ARGAZKI BATZUK.






GURE ARRANTZALE TXOKOA BETE BETETA DAGO! 
BEGIRA ZENBAT GAUZA DUGUN!





ARRANTZARI BURUZKO BIDEO BATZUK IKUSI DITUGU, ETA OLERKI BAT ETA HAINBAT ABESTI POLIT ERE IKASI DITUGU.









ETA HAINBESTE INFORMAZIOAREKIN, IKASITAKO GUZTIA KONTZEPTU MAPA HANDI BATEAN IPINI DUGU. HEMEN DUZUE!







2016/02/12

ZORIONAK HARKAITZ!!!

ATZO HARKAITZEN URTEBETETZEA OSPATU GENUEN. 4 URTE JADA!!!

MARRAZKIA EGIN GENION, BERAK KOROA APAINDU ZUEN, ETA GERO, ETXEAN EGINDAKO BI BIZKOTXO GOXO GOXOAK JAN GENITUEN. 


ZORIONAK ZURI,
ZORIONAK ZURI, 
ZORIONAK HARKAITZ,
ZORIONAK BETI!!!


2016/02/05

IÑAUTERI EGUNA: ARRANTZALEAK GARA!

IÑAUTERI EGUNA HELDU DA!

ARRANTZALEZ ETA SARDINERAZ JANTZITA ETORRI GARA ESKOLARA. DANTZA EGIN, TXITXIBURDUNTZIA JAN...

OSO ONDO PASATU DUGU!




AGATE DEUNA

ATZO AGATE DEUNA OSPATU GENUEN.

ZABALAKO ANDEREÑO, MAISU ETA LAGUN GUZTIAK ETORRI ZIREN GUREKIN ABESTERA.

GUK ORAINDIK  KANTA EZ DAKIGU  OSO ONDO,  BAINA NAGUSIEK ZE ONDO ABESTU ZUTEN!!!




2016/02/03

ESKOLA APAINTZEN

ESKOLAKO SARRERA ITSASO BIHURTZEA ERABAKI GENUEN ETA LANEAN HASI GINEN.

2 URTEKOEK KOLORETAKO ARRAINAK, ITSAS BELARRAK ETA MARMOKAK EGIN ZITUZTEN. OSO OSO POLITA GERATU ZITZAIZKIEN.






HASIERAN, GUK  ZERUA, ITSASOA ETA ITSAS HONDOKO HONDARRA MARGOTU GENITUEN.








GERO, DORDOKAK EGIN GENITUEN...





ETA ARRAINAK EGITEKO GOGOEKIN GERATU GINENEZ, KOMUNEKO PAPER TUTUEKIN BESTE ARRAIN EZBERDINAK EGIN GENITUEN.






ENE! ARRANTZA-ONTZIA AHAZTEN ZITZAIDAN!  ARRANTZA-ONTZIA ETA ARRANTZALEA EZIN ZIREN FALTA!
LOURDESEK MARRAZTU ZUEN ETA KLASE BIEN ARTEAN MARGOTU GENUEN.









LAN EDERRA EGIN DUGU!!!








2016/02/01

FRAN-EN BISITA

GAUR  BESTE  BISITA  BAT  IZAN  DUGU  ESKOLAN.  MADDIREN  AITA,  FRAN,  ESKOLARA  ETORRI  ZAIGU.  

BERARI,  FAMILIAREKIN  ETA  LAGUNEKIN  ARRANTZA  EGITERA  JOATEA  ASKO  GUSTATZEN  ZAIO,  ETA MADDIRI  ERE  BAI. 

MADDIREN KAÑABERA EKARRI DIGU ETA ARRANTZA EGITEKO NOLA PRESTATZEN  DEN  ERAKUTSI  DIGU.






KAÑABERAN  HARIA  KORTXOAREKIN   IPINITA  EGOTEN DA.  BESTE  ALDETIK,  BESTE  PITA  ZATI  BATEAN  "QUITA VUELTAS"  DELAKOA  (PITA  BUELTARIK EZ  EMATEKOA),  BERUNA  ETA AMUA  JARTZEN  DIRA.  AZKENIK,  PITA  ZATI  BIAK  LOTZEN  DIRA...  ETA  PREST!  BAKARRIK  FALTA  DA  BEITA (KARRAMARRO  TXIKI  BAT  EDO  ZIZAREA)  AMUAN  IPINTZEA  ETA  URETARA  BOTATZEA.














GERO,  HOR  IBILI  GARA  NAHI  IZAN  DUGUNOK,  KAÑABERAREKIN  PROBATZEN. 










HONETAZ GAIN, MADDIREN AITAK, GAUEAN KORTXO BARRUAN SARTZEN DEN TUTU BAT ERAKUTSI DIGU. BARRUTIK  APURTZEN  DENEAN  FOSFORESZENTE  JARTZEN  DA  ETA AZALDU  DIGUN  BEZALA,  HOLAN  JAKIN  AHAL  DUGU  NON  DAGOEN  KORTXOA  ETA ARRAINAK  PIKATU  DIREN  ALA  EZ.






ETA BESTE GAUZA BAT! 
BI KARRAMARRO ETA "MANDARINA" EKARRI DIZKIGU.






EZETZ JAKIN NOR DEN "MANDARINA"!
MADDIREN ARRAINA! ZE POLITA!
EGUN BATZUETAN GELAN IZAN ETA PRIMERAN ZAINDUKO DUGU.
  




OSO OSO POZIK GAUDE!





MILA ESKER ZURE BISITAGATIK, FRAN!!!