2016/04/29

GARRAIOBIDEAK 2

EKARRI GENITUEN IBILGAILU GUZTIEKIN HAINBAT GAUZA EGIN GENUEN:

  • JOLASTU GINEN;




  • LEHORREKOAK, ITSASOKOAK EDO AIREKOAK ZIRENAREN ARABERA SAILKATU GENITUEN;





  • ETA BAITA TAMAINAREN ARABERA ERE;



  • APARKALEKU BAT 


  • ETA GARAJE HANDI BAT EGIN GENITUEN KOTXE TXIKIAK APARKATZEKO.

GARRAIOBIDEAK 1

MARTXOAN, BOZKETA EGIN ONDOREN, GARRAIOBIDEEI BURUZ, ETA BATEZ ERE KOTXEEI BURUZ, LAN EGITEA ERABAKI GENUEN.

KORROAN HONETAZ ZER GENEKIEN KOMENTATZEN IBILI GINEN.





BETI BEZALA, GURASOEI LAGUNTZA ESKATU GENIEN INFORMAZIOA LORTZEKO: "AITA ETA AMA, KOTXEAK, KOTXEEN ARGAZKIAK, BIDEOAK, IPIUINAK, KOTXEEI BURUZKO INFORMAZIOA... EKARRI BEHAR DITUGU".








ETA PIXKANAKA PIXKANAKA GELARA MATERIALA EKARTZEN HASI GINEN.

AINARA

















AINHOA



ALEX ETA LAURA








ALVARO



DANI


EINAR



HARKAITZ

AMAK MARGOTUTAKO HARRIAK, IPUINAK ASMATZEKO

















LUCAS


MADDI



MARKO


GURPIL BEREZI BAT


MARKA EZBERDINETAKO KOTXEAK
















MELANIE


MIKEL















ETA BESTE IBILGAILU BATZUK...






AZKENEAN, BEGIRA ZENBAT GAUZAREKIN ELKARTU GINEN!!!







2016/04/24

IPUIN KONTALARIAK


OSTIRALEAN LIBURU EGUNA OSPATZEKO, SORPRESA BAT IZAN GENUEN. 

BI IPUIN KONTALARI ETORRI ZITZAIZKIGUN!!! ETA GAINERA... ZABALAKO 4 ETA 5 URTEKOAK ERE HONA HURBILDU ZIREN IPUIN KONTALARIEK KONTATU ZIGUTEN HISTORIOA GUREKIN ENTZUTEKO!!!

HEGO AMERIKATIK EGINDAKO OSO BIDAI INTERESGARRIA KONTATU ZIGUTEN ETA HAINBAT ABESTI BERAIEKIN KANTATZERA ANIMATU GINTUZTEN. 

PRIMERAN EGON ZEN!



2016/04/15

PATIOAN TXIRRISTA ETA JOLAS BERRIA DITUGU!

EGUN BATEAN GENEUKAN TXIRRISTA PATIOTIK DESAGERTU ZEN. OHHHH! ZE PENA! TXIRRISTAK ETA ZABUAK ASKO GUSTATZEN ZAIZKIGU..., BAINA ASTE SANTUKO OPORRAK HARTU AURRETIK TXIRRISTA BERRIA IPINTZEN HASI ZITZAIZKIGUN!

ADI ADI IBILI GINEN MONTAKETA GALDU NAHI EZ GENUELAKO, ETA...






EGUNA HELDU ZEN! TXIRRISTA BERRIA DUGU!!!





TXIRRISTA ETA JOLAS BERRI BAT!


2016/04/06

AREITZ SOROA

MARTXOAREN 17AN AREITZ SORORA JOAN GINEN 4 ETA 5 URTEKO GELAKOEKIN. 

AUTOBUSEZ JOAN GINENEZ, BIDETIK ERREPIDEAN IKUSTEN GENITUEN KOTXE, KAMIOI, GARABIA, SEINALE, SEMAFORO ETA HAINBAT GAUZATAZ FIJATU GINEN.

HAN OGIA EGITEN IKASI GENUEN: NONDIK ETA NOLA LORTZEN GENUEN IRINA; OGI OREA NOLA PRESTATU BEHAR ZEN IRINA, LEGAMIA, GATZA ETA URAREKIN; OGI OREA IZAN OSTEAN, NOLA PRESTATZEN ZEN LABEA; 10 MINUTU PASATU ETA GERO OGIA EGINDA ZEGOELA...

BAZKALDU OSTEAN, SAGAR ZUKUA EGITERA JOAN GINEN. ZE GOXO ETA FRESKU ZEGOEN!

ETA SAGARREN HONDAKINEKIN ARDIEI JATEN EMAN GENIEN...

GERO BESTE ANIMALIA BATZUK ERE IKUSTERA ABIATU GINEN: AHATEAK, OILOAK ETA OILARRAK, , DORDOKAK, UNTXIAK, TXERRIA, INDIOILARRA...


PRIMERAN PASATU GENUEN!