2016/05/31

GELAKO ATEA APAINDU DUGU!

GABONETAN GELAKO ATEA APAINTZEKO EGIN GENUEN ELURREZKO PANPINA ALDATZEKO MOMENTUA ZEN. BERAZ, MAKINISTA ETA LAGUNTZAILEAK MARTXAN JARRI ZIREN.





IKUSI NAHI DUZUE ZER BURURATU ZITZAIGUN? NOLA EZ! GOSE HANDIKO BELDARRA!!!


LEHENENGO, BAKOITZAK GORPUTZAREN ZATI BAT MOZTU ZUEN. AINARARI BURUA MOZTEA SUERTATU ZITZAION!





GERO, MOZTUTAKOA ATEAN ITSATSI GENUEN BELDARRAREN FORMA EMATEN.




ETA AMAITZEKO, BURUAN BEGIAK ETA ANTENAK IPINI GENIZKION.

MARGOTU



MOZTU




ETA ITSATSI. LISTO!



SUPER TXULO, EZTA?






2016/05/30

"TXIMELETA NAIZ"

"TXIMELETA MENDIAN"

GOSE HANDIKO BELDARRA

ANDEREÑOAK OSO IPUIN POLITAK EKARRI DIZKIGU GELARA: "TXIMELETA" ETA "GOSE HANDIKO BELDARRA".






BIAK ASKO GUSTATU ZAIZKIGU, BAINA GOSE HANDIKO BELDARRARENA IA IA BURUZ DAKIGU.

HAINBESTE GUSTATU ZAIGUNEZ, BELDARRAK EGITEA BURURATU ZITZAIGUN. 



HONETARAKO, ARRAUTZEN KUTXAK MARGOZTU GENITUEN...






... ETA GERO, BEGIAK ETA ANTENAK JARRI GENIZKIEN.




ENE! AHAZTEN ZITZAIDAN! MARRAZKI POLIT BAT ERE EGIN DUGU TENPERAZ. 
EA GUSTATZEN ZAIZUEN!








2016/05/25

ZORIONAK DANI!!!

GAUR DANIREN URTEBETETZEA DA! 
4 URTE DITU JADA ETA BERE AMAK EGINDAKO BI PASTEL GOXO JATERA GONBIDATU GAITU. 
UMMM! GOXO-GOXOAK BENETAN!


ZORIONAK ZURI
ZORIONAK ZURI
ZORIONAK DANI
ZORIONAK BETI!!!



ZETARRAK DITUGU!

ASTE SANTUKO OPORRETATIK BUELTATU GINENEAN, ANDEREÑOAK KUTXA BAT EKARRI ZIGUN GELARA. EZ GENEKIEN ZER ZEGOEN BARRUAN ETA BEGIRATU GENUENEAN... ENE! ZER ZEN HORI??





ZETARREN ARRAUTZAK ZIREN! BATEN BAT JAIO IZAN ZEN JADA. OSO TXIKIAK ETA BELTZ BELTZAK ZIREN. FIJA ZAITEZTE NOLAKOAK IZANGO ZIREN, LUPA BAT EROSI BEHAR IZAN GENUELA HOBETO IKUSI AHAL IZATEKO.


ANDEREÑOAREKIN INFORMAZIOA INTERNETEN BILATU GENUEN: MORERAREN HOSTOAK BAKARRIK JATEN ZITUZTELA, NOLA GARBITU BEHAR GENUEN KUTXA, AZALEZ ALDATZEN ZIRENEAN LASAI UTZI BEHAR GENITUELA... BIDEO INTERESGARRI BATZUK ERE IKUSI GENITUEN.




EGUN BATZUETAN ZEHAR JOAN GINEN IKUSTEN, NOLA BETETZEN ZITZAIGUN KUTXA ZETARREZ ETA NOLA HAZTEN ZIREN.











EGUNERO MAKINISTA ETA LAGUNTZAILEA ZETARREN KUTXA GARBITZEAZ ETA HOSTOAK EMATEAZ ARDURATZEN ZIREN.






HOSTOAK EMAN BAINO LEHEN, HOZKAILUAN GORDETZEN GENITUENEZ, ESKUEN ARTEAN BEROTZEN ZITUZTEN PIXKAT.


















EGUNEAN BIRRITAN IPINTZEN GENIZKIEN HOSTOAK.
NOLA JATEN ZUTEN! EGUN SANTU OSOA PASATZEN ZUTEN JATEN!


HONETAZ GAIN, MAKINISTAK FITXA BATEAN APUNTATU BEHAR ZUEN ZER GERTATU ZEN ZETARREKIN EGUN HORRETAN, HAU DA, KUTXA GARBITU GENUEN ALA EZ, MORERAREN HOSTOAK EMAN GENIZKIEN ETA IKUSTEN GENITUEN ALDAKETAK.





ZETARRAK HANDITUZ JOAN ZIREN. FIJATU NOLA ZEUDEN HILABETE BATEAN!





GUZTIRA, 15 ZETARREKIN GERATU GINEN. BESTEAK OPARITU GENITUEN. HAIETARIKO 2, ISTRIPU BATZUETAN HIL ZITZAIZKIGUN; ETA BESTE 3, AZALEZ ALDATZEA LORTU EZ ZUTENEZ, HIL EGIN ZIREN. HAU DELA ETA, 10 ZETAR BIZIRIK MANTENDU GENITUEN.


MAIATZAREN 13AN, ZETARRAK JATEARI UZTEN HASI ZIREN. GUK BAGENEKIEN KUSKUA EGITEKO MOMENTUA HELDU ZITZAIELA, ETA HORRETARAKO, KUTXAKO HORMETAN BI ARRAUTZ KUTXA TXIKI IPINI GENIZKIEN. BATZUK HORMETAN ZUZENEAN KUSKUA EGITEN HASTEN ZIREN BITARTEAN, BESTE BATZUEK ARRAUTZ KUTXETAN BEREN LEKUTXOA TOPATU ZUTEN.

MAIATZAREN 16AN  LEHENENGO KUSKUEKIN TOPATU GINEN.






ORAIN ZAIN GAUDE, EGUNAK ZENBATZEN HURRENGO ALDAKETA IKUSTEKO PREST! 

IRRIKITAN GAUDE!!!


2016/05/20

ZORIONAK MARKO!!!

MILA KILO ZORION
DIZUGU ESKAINTZEN,
BESTE URTE BERRI BAT
DUZULAKO HASTEN.
BAIETZ ASMATU ZENBAT
DITUZUN BETETZEN!
ZERGATIK EZ DITUGU
TXALOKA ZENBATZEN?

BAT, BI, HIRU ETA LAU!!!!





ZORIONAK MARKO!!!

2016/05/19

STITCH

GAUR BISITA SORPRESA IZAN DUGU. ANEK ETXEAN DAUKAN MASKOTA BAT EKARRI DIGU. SAGUTXO POLIT POLIT BAT!

BERE KAIOLAN MUGITZEN IKUSI DUGU ETA SAGAR ZATI BAT EMATEN SAIATU GARA.





GERO  BOLA BATEAN SARTU DU ETA GELATIK IBILTZEN UTZI DIO.



video

2016/05/18

ORDENAGAILUA

TXOKO BERRIA DUGU GELAN!

ASTE SANTUTIK ORDENAGAILUAREN TXOKOA DAUKAGU ETA BINAKA JOATEN GARA MARGOZTERA, PUZZLEAK EGITERA, BIKOTEAK OSATZERA, FORMA EZBERDINETAKO OBJETUAK SAILKATZERA...

ASKO GUSTATZEN ZAIGU!!!

2016/05/17

ALVAROREN URTEBETETZEA

ATZO ALVAROREN URTEBETETZEA IZAN ZEN. 4 URTE BETE ZITUEN!

BERAK KOROA PRESTATZEN ZUEN BITARTEAN, MARRAZKIAK EGIN GENIZKION. HAMAIKETAKO ORDUAN, PASTELEAN IPINI GENITUEN KANDELAK PUTZ EGIN ZITUEN ETA ABESTU GENION. SUZIRIAK ERE EZ ZIREN FALTA!


ZORIONAK ALVARO!!!

2016/05/10

LIBURU EGUNA

Aurten ere liburu eguna ospatzeko 3 liburu aukeratu ditugu.







Astero  bakoitzak aukeratzen zuen zein liburu irakurri nahi zuen.  









Arduradunak sarrerak banatzen zituen...



- Zein aukeratu du Edwinek?

- Tori, Edwin. Zure txartela.

- Aner, zuk aukeratu duzuna.

...eta jantokian biltzen ginen beste gelakoekin.


- Nork dauka txartel urdina?

- Eta arrosa?

Handik irakurtzera joaten ginen. Sarrera arrosa zeukatenak, Inmarekin; sarrera horia zeukatenak, Lourdesekin ; eta sarrera urdina zutenak, Fatimarekin.





Azkenean, 3 asteartetan, denak irakurtzea lortu genuen!




GARRAIOBIDEAK 4: KOTXEEN TXOKOA

ETXE TXOKOA KENDU DUGU. HARA ERAIKUNTZA TXOKOA ERAMAN DUGU ETA ALFONBRAN KOTXEEKIN JOLASTEKO TXOKOA DAUKAGU: KOTXEEN TXOKOA.

ARIAN-ARIAN BAGOAZ GERO ETA GAUZA GEHIAGO IZATEN.

GARRAIOBIDEAK 3: KOTXEAK EGITEN

KOTXEAREN ATALAK AZTERTU GENITUEN: GURPILAK, BOLANTEA, PEDALAK, ISPILUAK, MATRIKULA, ARGIAK, KOLPE-LEUNGAILUAK, SEGURTASUN UHALA...

KOMUNEKO PAPERAREN TUTEKIN KOTXE TXIKI POLIT BATZUK EGIN GENITUEN. TALDE BAKOITZAK KOLORE EZBERDIN BATEKIN MARGOTU ZUEN.






BAINA KOTXE TXIKIETAN DETAILE GUTXI JARRI AHAL GENUENEZ, HANDI BAT EGITEN ERE ANIMATU GINEN BERANDUAGO. UDALTZAINGOAREN KOTXEA IZANGO ZELA ERABAKI GENUEN!

HASIERAN SIRENA GORRIA JARRI GENION, BAINA INTERNETEN SARTU GINENEAN UDALTZAINEN KOTXEEN ARGAZKIAK IKUSTEKO, SIRENA URDINAK  ETA TXAPAN MARRA URDINAK ZITUZTELA ASMATU GENUEN. BERAZ, SIRENA ALDATU  GENUEN ETA KOTXEAN MARRA URDIN BATZUK MARGOTU GENITUEN. 

BEGIRA!





ZER FALTA ZITZAIGUN? MATRIKULA...




ETA SEGURTASUN UHALA!

























UAUUU! ZE TXULO!