2016/06/21

ARRIGUNAGARA!

ESKOLA AZKEN EGUNA!

EGURALDI EDERRA ATERA ZAIGU ETA PLANA EZINHOBEA IZAN DA. AREAN JOLASTEN IBILI GARA EKARRITAKO KUBO ETA PALAREKIN.

PRIMERAN PASATU DUGU ARRIGUNAGAN!!!



2016/06/20

ZORIONAK ALAIA, LUCAS ETA MELANIE!!!

IKASTURTEA AMAITZEN ARI DENEZ, GAUR UZTAILEKO URTEBETETZEAK OSPATU DITUGU. 

ALAIA, LUCAS ETA MELANIEK GUTXITAN 4 URTE BETEKO DITUZTE ETA EZIN GENUEN OSPATU BARIK UTZI.

EZ DAKIT ZER BAZKALDUKO DUGUN JANTOKIAN,  MERENDOLA EDERRA IZAN DUGULA ETA...


ZORIONAK POLITAK!!!



BISITA IZAN DUGU!

AZKENEAN TXIMELETEK ARRAUTZAK IPINI ZITUZTEN. ZE ONDO! HOLAN DATORREN IKASTURTEAN 3 URTEKOEK ZETARRAK IZANGO DITUZTE BERRIRO!





HORREGATIK GURE GELARA TXIMELETAK IKUSTERA, ETA ZETARRAK JAIO ZIRENETIK BIZI IZAN DITUGUN GERTAERAK KONTATZERA GONBIDATZEA ERABAKI GENUEN.

GUZTION ARTEAN ADOSTU GENUEN ZER IPINI GONBIDAPENEAN...






ETA GERO BAKOITZAK BEREA IDATZI ZUEN.










2 URTEKOAK OSO POZIK JARRI ZIREN ETA OSTIRALEAN GUGANA ETORRIKO ZIRELA ESAN ZIGUTEN.

OSTIRALEAN, GU OSO URDURIK EGON ARREN, PRIMERAN KONTATU GENIEN ZETARREN BIZITZAREN ZIKLOA ETA ZERTAN DATZAN METAMORFOSIA.

METAMORFOSIA, BAI. ASKO GUSTATZEN ZAIGU HITZ HAU!






2016/06/08

TXIMELETAK ATERA DIRA!

EGUNA AILEGATU DA!!!

ASTELEHENAN GELAN SARTU GINENEAN KUSKU BATZUETATIK ATERATAKO 4 TXIMELETAREKIN TOPATU GINEN. ZURI ZURIAK ZIREN, HEGO LABURRAK ZITUZTEN ETA NAHIZ ETA HEGAN EZ EGIN, BERE INDAR GUZTIEKIN HEGOAK ASTINTZEN ZITUZTEN. ENE! GUZTIAK ARRAK ZIREN!!! EMEEN ARRETA DEITZEKO EGITEN ZUTELA KONTATU ZIGUN ANDEREÑOAK, BAINA HAN EMERIK EZ!







22 EGUN PASATU ZITUZTEN KUSKU BARRUAN. BERAZ, BESTEAK ERE SEGURAZKI GUTXITAN IRTENGO ZITZAIZKIGUN.





ATZO, ASTEARTEAN, TXIMELETAK ZENBATZEN HASI GINENEAN... 5 TXIMELETA! BESTE BAT GENEUKAN ETA GAINERA EMEA!





ARRAK OSO URDURIK ZEUDEN EMEAREN ATZETIK IBILTZEN. AZKENEAN, ARRA BATEK EMEA ESTALI ZUEN.





GAUR  GELAN SARTU BEZAIN LASTER KUTXARA HURBILDU GARA ETA 7 TXIMELETA ZENBATU DITUGU, BAINA HAIETARIKO BAT BAKARRIK EMEA..., ATZO ATERA ZENA.




2 KUSKUTATIK IRTETEKO BAKARRIK FALTA DIRA. SEGURAZKI BIHARKO EDO ETZIRAKO 9 TXIMELETAK IZANGO DITUGU.


ZENBAT GAUZA IKASI DUGUN ZETARREKIN! 

IKUSI NAHI DUZUE PRESTATU DUGUN HORMIRUDIA? GUZTION ARTEAN KONTATZEN JOAN GARA ETA ANDEREÑOAK PAPER HANDI BATEAN IDATZI OSTEAN, ARGAZKI BATZUK ITSATSI DITUGU.