jueves, 16 de noviembre de 2017

Txiki Park

Ostiralean Portuan dagoen txiki parkera joan ginen. Hiru, lau eta bost urteko guztiak aritu ginen poz pozik. Primeran pasatu genuen!!!

Albuma

jueves, 2 de noviembre de 2017

Jirafa eskola baino altuagoa da?

Behin, Anerrek galdera bat egin zigun: "Jirafak eskola baino altuagoa da?" 
Zer egin? Informazioa behar genuen. Gurasoen laguntzarekin informazioa eraman genuen eskolara eta han aztertzen hasi ginen. 
Bide batez, beste gauza asko ikasi genuen jirafei buruz.
Ikusi genuen jirafa batek 6 m neurtu ahal zuela. Erabaki genuen 6 metrotako jirafa egitea eskolarekin konparatu ahal izateko. Horretarako gelan geneukan erregela bat erabili genuen.



Egin ondoren joan ginen ikustera ea eskola baino altuagoa zen ala ez.






Gelako leihotik bota genuen eta ikusi genuen jirafa luzeagoa zela.


        Orduan, bigarren solairutik bota genuen baina, ez  zen heltzen lurrera. Beraz, gure eskola edozein  jirafa baino askoz altuagoa zela ikusi genuen.

Baina, jirafa neurtu ahal zen beste gauza batzuekin? Gure gorputzekin, zapatekin, liburuekin, legoko piezekin, mahaiekin,...


Ia ia 6 ume!
140 pieza

19 motxila

28 zapata

25 liburu

17 kojin

21 folio























Jirafa neurtzeko tresna guztiak ez ziren  tamainu berekoak. Batzuk ziren handiak (mahaia), beste batzuk ertainak (liburuak folioak) eta beste batzuk oso txikiak (legoko piezak). 
Mahai gutxi behar izan genuen girafa neurtzeko: 6. 
Legoko piezekin neurtu genuenean berriz, 140 pieza behar izan genuen. Zergaitik hori? Alaznek asmatu zuen: "Mahaiak leku asko okupatzen duelako".



Norbaitek proposatu zuen urarekin neurtu ahal zela. Egon ginen eztabaidatzen baina azkenean erabaki genuen ezetz. Ezinezkoa zen urakekin jirafa neurtzea.






Carlaren urtebetetzea

Urriaren 28an, Carlak 4 urte bete zituen. Bere lagunek koroa egin ondoren, ozpatu genuen etxean egindako bizkotxo gozoarekin. ZORIONAK Carla!!!

Albuma

martes, 17 de octubre de 2017

Danielen urtebetetzea

Hirugarren urtebetetzea urrian. Danielek 4 urte bete ditu. Denis D.k eta Dayanak egin zioten koroa. Berak oso bizkotxo gozoa ekarri zuen eta den-dena jan genuen. ZORIONAK Dani!!!

Albuma

martes, 3 de octubre de 2017

Piratak

Hasi da ikasturte berria eta eskola ere, berria da guretzat. Eraikuntza handian gaude ume nagusiekin!!!
Beti bezala pentsatu genuen atea apaindu behar genuela. Zelan? Atera ziren idei batzuk eta bozketa egin ondoren erabaki genuen ITSASUNTZI PIRATA egitea.  


Albuma

Enaitz eta Denis D.ren urtebetetzeak

Hasten gara urtebetzeekin. Lehenengoak Enaitz eta Denis D. izan dira. ZORIONAK zuen laugarren urtebetetzean!!!

Albuma









viernes, 23 de junio de 2017

Azken eguna 2016-17

Heldu zaigu azken eguna! Eta San Martin eskolari agur esateko ordua. Hurrengo ikasturtean Zabalara joango gara nagusiekin. 
Hori ospatu egin behar zen eta horretarako izozkiak jan genituen eta xaboi ponpekin jolastu egin genuen. Primeran pasatu genuen!!!

Albuma

Albuma


jueves, 22 de junio de 2017

Ander, Julia eta Alex

Ikasturte honetako azken urtebetetzeak ospatu ditugu. Horretarako sukaldari bihurtu ginen eta guk egin genuen tarta. Zein ondo atera zitzaigun!!! ZORIONAK Julia, Ander eta Alex!!!

Talde erdiak pastela egin zuen.

Albuma


Eta beste guztiek apaindu egin zuten.

Albuma

Ospakizun egunean, hiru koro egin behar izan genuen. Horretaz Aner, Denis D., Carla, Edwin, Enaitz eta Sofie arduratu ziren.

Albuma

Abestu, jan eta primeran pasatu genuen. ZORIONAK hiruei!!!

Albuma









Arrautzak!!!

Azkenean tximeleta guztiak atera dira. Irten bezain pronto, eztalketa egin dute et gero noski....ARRAUTZAK jarri dituzte. Hsieran horiak ziren baina gero joan dira kolorez aldatzen. Zergaitik? 











Hasieran horiak ziren baina gero joan dira kolorez aldatzen. Zergaitik? 


Pentsatzen dugu, horiak hutsik daudela eta grisak, zetarra dutela barruan. Hurrego urtean jakingo dugu ea asmatu dugun!





martes, 20 de junio de 2017

Arrigunaga

Ostiralean, ekainaren 16an, elkartu ginen Arrigunagako zelaian gurasoekin. 

Albuma

Ur jaia

Ur jaia ospatu genuen atzo. Ur-pistolak eta beste jostailu batzuk eraman genituen jolasteko. Goitik behera busti ginen baina egiten zuen beroarekin, oso ondo etorri zitzaigun. Primeran pasatu genuen!!!



Albuma

miércoles, 14 de junio de 2017

Tximeleta gehiago!!!

Gaur atera dira tximeleta gehiago. Eskolara heldu garenean batzuk kanpoan zeuden, baina beste batzuk, ikusi ditugu ateratzen.


Tximeleta kuskutik irtetzen
















Elkartu ditugu denak kutxa berean eta berehala hasi dira hegoak mugitzen arra edo emea bilatzen. 







Azkenean lortu dute eztalketa egitea.

Arra eta emea eztalketa egiten


Bi bikote eztalketa egin dute. Beste biak ez dira elkartu. Biak izango dira arrak edo biak emeak?





martes, 13 de junio de 2017

Lehenengo tximeleta!!!

Egunak eta egunak pasatu ondoren, gure lehenengo tximeleta irten da!!! Egunero begiratzen genuen, baina  20 egun itxaron behar izan dugu kuskutik ateratzeko. 


Baina, ze pena! bakarrik dago eta ezin du eztalketa egin beste tximeletarekin. Ea noiz ateratzen den hurrengoa!
























Ezin duenez hegan egin, eskuetan har dezakegu. Baina kontu handiz, minik ez emateko!

lunes, 5 de junio de 2017

Ainhoak 4 urte bete ditu

Pasa den ostiralean, Ekainaren 2an Ainhoaren urtebetetzea ospatu genuen. 4 urte bete zituen! Izarok eta Juliak koroa egin zioten. Jan genuen ekarritako bizkotzoa eta gero dantza egin genuen ere. Primeran pasatu genuen!!!

Albuma

miércoles, 24 de mayo de 2017

Zetarrak 2. fasea

Pasatu dira aste batzuk eta gure zetarrek jarraitzen dute jaten eta jaten eta noski... kaka egiten!!!




Arduradunek begiratu behar dute noizean behin ea janari nahikoa duten. Ez badaukate, eman behar. Ezin dira egon jan barik!!! 




Orain oso handiak direnez hartu ahal ditugu eskuetan. kili-kiliak egiten dituzte.







Atzo heldu ginenean eskolara, ikusi genuen zetar bat kuskua egiteko lekua topatzen ari zela.


Badirudi baster honetan egingo duela kuskua


Gaur heldu garenean, hau sorpresa!!! Begira nola egiten duen kuskua gure lehenengo zetarrak.




 Hasi da bigarren fasea: KUSKUA. zenbat egun egongo dira barruan tximeleta irten arte? Adi egongo gara.


lunes, 22 de mayo de 2017

Areitz soroa

Maiatzaren 18an Areitz Soroa baserrira joan ginen. Oso urrun zegoenez, autobusez joan behar izan genuen. Primeran pasatu genuen! 
Heldu ginenean ogia egiteko osagaiak prest zeuden mahai gainean. Baina lehenago, txamarrak eta motxilak kendu behar.

IRINA

LEGAMIA

GATZA













Osagai bat falta zen. Badakizue zein?.... bai, URA. Roberrek gero ekarri zuen.
Orduan, mahai inguruan elkartu ginen Roberri entzuteko.



Albuma

Erakutsi zigun ere nondik ateratzen zen irina eta nola egiten zen.
Azalpen guztiak adi-adi entzun ondoren, hasi ginen orea egiten.

Albuma

Nahastu genituen ondo osagai guztiak (ura ere bai) eta forma eman genion. Roberrek esan zigun usaintzeko. Nolako usaina zuen?

Zer falta zen? ba labean sartu. Baina hori egin baino lehen ondo garbitu behar zen barrutik.

Albuma

Garbi garbi zegoenean, hartu genituen gure ogiak eta banan-banan, joan ginen labean sartzen. 

Albuma

Itxaron behar genuenez ogia egosi arte, aprobetxatu genuen bazkaltzeko. Bazkal ostean, egin genuen sagar zukua eta animaliak ikustera joan ginen.
Noski, eta arratsaldean, etxera eraman genuen guk egindako ogia!!!