viernes, 23 de junio de 2017

Azken eguna 2016-17

Heldu zaigu azken eguna! Eta San Martin eskolari agur esateko ordua. Hurrengo ikasturtean Zabalara joango gara nagusiekin. 
Hori ospatu egin behar zen eta horretarako izozkiak jan genituen eta xaboi ponpekin jolastu egin genuen. Primeran pasatu genuen!!!

Albuma

Albuma


jueves, 22 de junio de 2017

Ander, Julia eta Alex

Ikasturte honetako azken urtebetetzeak ospatu ditugu. Horretarako sukaldari bihurtu ginen eta guk egin genuen tarta. Zein ondo atera zitzaigun!!! ZORIONAK Julia, Ander eta Alex!!!

Talde erdiak pastela egin zuen.

Albuma


Eta beste guztiek apaindu egin zuten.

Albuma

Ospakizun egunean, hiru koro egin behar izan genuen. Horretaz Aner, Denis D., Carla, Edwin, Enaitz eta Sofie arduratu ziren.

Albuma

Abestu, jan eta primeran pasatu genuen. ZORIONAK hiruei!!!

Albuma









Arrautzak!!!

Azkenean tximeleta guztiak atera dira. Irten bezain pronto, eztalketa egin dute et gero noski....ARRAUTZAK jarri dituzte. Hsieran horiak ziren baina gero joan dira kolorez aldatzen. Zergaitik? 











Hasieran horiak ziren baina gero joan dira kolorez aldatzen. Zergaitik? 


Pentsatzen dugu, horiak hutsik daudela eta grisak, zetarra dutela barruan. Hurrego urtean jakingo dugu ea asmatu dugun!





martes, 20 de junio de 2017

Arrigunaga

Ostiralean, ekainaren 16an, elkartu ginen Arrigunagako zelaian gurasoekin. 

Albuma

Ur jaia

Ur jaia ospatu genuen atzo. Ur-pistolak eta beste jostailu batzuk eraman genituen jolasteko. Goitik behera busti ginen baina egiten zuen beroarekin, oso ondo etorri zitzaigun. Primeran pasatu genuen!!!



Albuma

miércoles, 14 de junio de 2017

Tximeleta gehiago!!!

Gaur atera dira tximeleta gehiago. Eskolara heldu garenean batzuk kanpoan zeuden, baina beste batzuk, ikusi ditugu ateratzen.


Tximeleta kuskutik irtetzen
















Elkartu ditugu denak kutxa berean eta berehala hasi dira hegoak mugitzen arra edo emea bilatzen. 







Azkenean lortu dute eztalketa egitea.

Arra eta emea eztalketa egiten


Bi bikote eztalketa egin dute. Beste biak ez dira elkartu. Biak izango dira arrak edo biak emeak?





martes, 13 de junio de 2017

Lehenengo tximeleta!!!

Egunak eta egunak pasatu ondoren, gure lehenengo tximeleta irten da!!! Egunero begiratzen genuen, baina  20 egun itxaron behar izan dugu kuskutik ateratzeko. 


Baina, ze pena! bakarrik dago eta ezin du eztalketa egin beste tximeletarekin. Ea noiz ateratzen den hurrengoa!
























Ezin duenez hegan egin, eskuetan har dezakegu. Baina kontu handiz, minik ez emateko!

lunes, 5 de junio de 2017

Ainhoak 4 urte bete ditu

Pasa den ostiralean, Ekainaren 2an Ainhoaren urtebetetzea ospatu genuen. 4 urte bete zituen! Izarok eta Juliak koroa egin zioten. Jan genuen ekarritako bizkotzoa eta gero dantza egin genuen ere. Primeran pasatu genuen!!!

Albuma